Esperimentua amaitu da!


Aste bateko esperimentu honetan asko izan dira gertatutako gauzak nire profil berri honetan. Alde batetik, harritu egin nau zenbat jende onartu nauen, nahiz eta ni ez ezagutu. Bestetik, ikusi dut ez naizela bakarrak mezuak bidaltzen jendea lagun bezala onartu baino lehen, ea zertaz ezagutzen nauen galdetuz.

Sortutako profilaren bidez, 100 eskaeratik 50 lagun lortu ditut, eta gainera lagunak izateko hiru eskaintza izan ditut. Ni 23 urteko neska batengatik pasatu naiz eta nire profila pixka bat txukundu nahian zenbait gauza egin ditut. Alde batetik, Madrilgo Unibertsitatean ikasten nuela adierazi nuen ( Autonoman ), bestetik, argazki batzuk interneten bilatuak- nire profilekoaz gain beste hiru, hauek ahalik eta erakargarrienak izanez beste kideentzako- txertatu nituen, eta azkenik zenbait hobby asmatu nituen, kontuan hartuz hobbyak eta argazkiak elkar erlazionatzea, horrela sinesgarritasun gehiago emanez nire profilari. Ildo horretan, argazkietan neskak ageri ziren momentu oro, neska nahiko lirainak, ile luze eta beltzarekin eta azal ilunarekin, gutxi gora behera egun modan dauden neska prototipoa. Gainera, nire argazki albuma lagunen lagunentzako zabaldu nuen, eskaera egin nien guztiek nire argazkiak ikusteko, eta hauetan oinarriturik baiezkoa emateko. Hala izan da, egindako eskaeren %50ak onartu baitzidan. Gainera, perfileko argazkia bezala neska polit bat jarri nuen, bertan agertzen zen neska oinarri bezala hartuz gerora aukeratuko nituen argazkietako aukeraketa egiteko.

Esperimentua hastean, ez nekien zelan hasi jendea bilatzen, baina Autonomaco Unibertsitatean ikasten nengoela jartzean lagun zerrenda bat agertu zitzaidan hasierako momentutik. Zerrenda horretan unibertsitatean ikasten ari diren ikasle zerrenda agertzen zitzaidan, eta hortik, hogeiri-edo bota nien nire lagun izateko eskaera.

Hurrengo pausuan, egindako pertsonen lagunen zerrenda begiratu nuen, eta horietako batzuei eskatu nien lagun bezala hartzea, horrela aurrekoek usteko zuten beren lagunengatik ezagutzen zidatela. Eta ez nengoen oker! Onartutako gehienek, ni beren lagunaren laguna bezala ikusten zidatelako izan zen! Zelan jakin hau?Hasieran mezu bat bidaltzen zidaten galdera horrekin, ni baiezkoa erantzutean sinetsi eta lagun bezala onartzen zidaten.

Beraz, eta ariketaren lehen zatiari amaiera eman nahian, nire estrategia edozein pertsona fisikoak duen profil bat eratzea izan da, argazki “arruntak”, hobbiak eta zenbait datu eskainiz.

Gogoeta:

Behin esperimentua amaituta, uste dut jendea oraindik nahiko inozoa dela. Nik, egun dauden arazo guztiekin, non edonor sortu dezakeen perfil bat existitzen den sare sozialean, askoz sutsuago jokatzen dut pertsona berri batek lagun izateko eskaera egiten didanean, are gehiago perfil faltsu baten laguna izan naizenean!Nire esperientziak lagundu dit orain dudan jokaera izaten. Egun ez dut edonor onartzen lagun bezala, aurretik ezagutu edo nire lagun baten laguna ez denean. Kasu horietan gainera lagunari galdetzen diot ea nor den pertsona hori. Ildo honetan, niri gertatutakoak Tuentin eta Facebooken dauden korporatiba, taberna edo denden perfilak ez ditut onartzen. Espero dut bakarra ez izatea, nahiz eta jokaera hau marketinarentzako desabantaila baino ez izan. Pertsona batek edonor onartzeko abilezia baldin badu, enpresek sortutako perfilak ere onartuko ditu. Gainera, sare sozialen erabilpena publizitatea, beste behin esan bezala, target zehatza harrapatzen laguntzen digu, pertsonen adin tartea zein den jakin dezakegulako. Honek abantaila handia suposatzen du publizitate kanpaina bat aurrera eramatean, non denborarik ez duzun galtze zure xedeko taldea harrapatzen eta ez dituzun alferriko mezuak botatzen, badakizulako pertsona hori zure targetekoa dela. Gero mezua irakurri eta jaramon egingo badion beste kontu bat da!

Baina zer da internet enpresa batentzako abantaila baino. Edozein enpresak du bere tokia interneteko sare sozialetan, aurreko ariketetan esan bezala, bide honek publizitatea zabaltzeko ez baitu inolako kosturik suposatzen. Hala ere, nik ez dut inolako markaren kanpaina publizitarioa ezagutzen internet baino ez duena erabili hau zabaltzeko. Honek agerian usten du zeharka publizitatearen eraginkortasun maila interneten. Gainera, grafiko honetan ikusi dezakezun moduan, sare sozialak denbora pasa bezala erabiltzen dira gehien bat erabiltzaileengatik, eta ondoren jokoetarako. Beraz, hauek izanik gehien erabiltzen diren aplikazioak enpresek hau kontuan hartu beharko luketela uste dut, horrela beren produktuei buruzko jokoak eginez besteak beste.



Beraz, eta esandako guztia laburbilduta, internet publizitatea zabaltzeko herraminta bezala erabiltzea ez dago gaizki, eta abantaila asko izan ditzake sare sozialen erabilpena behin pertsonek onartzen zaituztenean.