Publizitatea Saritzen; Efikazia Sariak



Esan bezala, Efikazia Sariak ez dituzte iragarki hoberenak saritzen, eraginkorrenak baizik. Hasiera batean pentsa genezake iragarki on bat eraginkorra dela eta bere komunikazio helburuak betetzen dituela. Baina niri argi eta garbi geratu zitzaidan ikasturte hasieran egindako pre-testean, non Publizitatearen Eraginkortasunaren izaeraz mintzatu ginen. Beraz, iragarki bat zein guri inpaktatzen digun, ez du zetan eraginkorra izan behar, eraginkortasuna bestelako faktoreak hartzen baititu kontuan; hala nola, iragarkian inbertutakoaren itzulera (R.O.I.) eta iragarkiaren aurkezpena.

Beraz, agerian usten da eraginkortasuna datu frogagarriekin neurtzen dela, eta ez pertsona baten gustuaren arabera. Hori dela eta, sari hauek Espainiako Iragarleen Elkarteak antolatzen ditu, non esan bezala, eraginkorrena den iragarkia irabazle ateratzen den aurreko faktoreak kontuan hartuz eta ez kreatibitatean oinarriturik. Gainera, iragarleak dira sariak banatzen dituztenak, beste iragarleen lanak baloratuz.


Sari hauek, esan bezala, iragarleek banatzen dute, iragarki hoberena sarituz; hau da, bere komunikazio planean adierazitako helburua ( arruntenak bezero gehiago lortzea, xede-taldea handituz, inbertsioen hazkundea igotzea…) betetzen duena. Adibide bezala 2008.urteko irabazlea, Caja Madril, datu frogagarriekin adierazi zuen nola espero zuena lortu zuela, burututako kanpaina errentagarria izan zelaren seinale; hala nola 7.000 bazkide berri eta 40 eguneko epean bi milioi baino gehiagoko hazkundea.


Efikazia Saria lortzea, oso garrantzitsua da iragarlearentzako, prestigioa emateaz gain notorietatea lortzen duelako merkatuaren munduan, esan bezala, sari hauek kanpaina hori bere emaitzak lortu dituela adierazten baita, emaitzetan oinarrituz eta ez kreatibitate hutsean ( arlo hau nahiko subjektiboa da nire ustez, beraz, askoz arrazionalagoak iruditzen zaizkit sari hauek, non frogatzen den- datuekin- zein den iragarkirik hoberena ).

Publizitatean inbertitutako iragarleen rankina ikustean, arraroa iruditu zait 2009ko saria irabazteko finalistarik ez daudela rankinaren lehen postuetan. Honek aditzera ematen dit diru asko inbertitzea iragarkia burutzeko momentuan eta hau zabaltzeko ez datozela bat eraginkortasunarekin. Hau da, diru asko gastatzea agentzi on bat lortzeko, insertzio asko erosteko…ez du bermatzen kanpaina hori errentagarria izango denik.



Beraz, eta esandako guztia laburbilduz, Efikazia Sariak iragarleei beraiei mesede egiten diete, hauek merkatuan postu hobeagoa lortuz lehiaketarekiko. Gainera, honek aditzera ematen du enpresaren lana egokia dela behin publizitatearen munduan murgilduta gaudenean. Nire ustez, marketinaren esparru bat da hau, non hasiera batean zehaztutako helburu ekonomiko zein fisikoak ( notorietatea ) lortzen diren.

Bestetik, esan beharra daukat, diruak ez duela errentagarritasuna eskuratzen, hau erosi ezineko aldagai bat izanik. Beraz, iragarki eraginkorra egiteko ez da dirutza bat gastatu behar, komunikazio plana egokia izan behar du eta hau zabaltzeko erabiliko diren estrategiak eta teknikak helburuekin bat egin behar dute.