satelite bidezko telebista

Bigarren ataza burutzeko guk satelite bidezko telebistari buruz mintzatzea erabaki dugu.
Bideo honetan satelite bidezko telebistaren trannsmizio prozesua azalduko dizuegu irudien bitartez. Ondoren, Itsaso Bilbao Atxutegi agertuko zaigu satelite bidezko telebistaren eta TDTaren inguruan duen iritzia adieraziz.


Kukubiltxoko Mari Feli Etxehandiari egindako elkarrizketa

Elkarrizketa hau ni Txorierriko Institutuan nengoela egin nion Kukubiltxoko partaidea den Mari Feli Etxehandiari. E.S.O.ko bigarren maila ikasten ari nitzen urte hartan, beraz 13-14 urte nituen elkarrizketa hau egin nuenean. Lan hau garai hartako nire euskarazko andereinoak, Maitena, agindu zigun egiteko. Duela gutxi aurkitu nuen interneten eta interesgarria iruditu zait nik egindako lehen elkarrizketa blogean jartzea, horrela nire lehen pausuak " kazetari " bezala ikusiko dituzue. Ez egin barre askorik eh??!!!

Mintzaira, 2007-2008 ikasturtea


Hemen duzue duela urte bat nire mintzairako taldeak eta nik egindako kortoa. Nik egin dudan lehen kortoa izan da. Esan behar dut arazoak izan genituela kortoaren prozesuan, hau ez baita guk erabaki genuen istorioa.
Baina arazoak arazo, azkenean lan bikaina egin genuela uste dut!

BARTZELONA

Irailaren 25tetik 28rarte Bartzelonara joan ginen lagunak egun batzuk pasatzera bertan ikasten ari den lagun baten etxera. Zapatu gauean buelta bat eman genuen trankil-trankil eta gero El bosque de las hadas tabernara joan ginen. Taberna Bartzelonako argizari museoaren alboan dago eta irtekeran museoaren zati bat ikusi genuen...

Nire neskak


Hemen dau nire kuadrie " al completo". Goien Itsaso Zorrozua, Eider Gaztelu, Matxalen Berazategi eta Itsaso Bilbao. Behean Irune Fernandez eta ni, Iratxe Varela. Lagunek gara txiki-txikitetik eta momentu onak zein txarrak pasatu doguz batera. Nire ustez, mota honetako harremanak garrantzi handikoak dira, zure haurtzaroko lagunekin kontaktuan mantentzea egun ez da gauza erraza ezta normala.

Beraz, aprobetzatu behar dogu ez?!!