Post-test publizitarioa

Ariketa honetan post-test burutuko dugu, eta hauek dira lehenik eta behin eman beharreko pausuak:

1.- Kanpaina:

Estrella Damm, Mediterraneamente. 2009ko iragarkia:

Iragarkia Formenteran grabatuta dago, non mutil bat bertoko portura iristen den ikusi dezakegu. Bertan hainbat esperientziari emango dizkio hasiera; festak, amodioa…Iragarkia irauten duen denbora guztian, garagardo botila bat dute eskuan pertsonaiek, eta argi eta garbi ikusi dezakegu edaten ari diren garagardoa Estrella Damm etxekoa dela.

2.- Tarjeta:

Aukeratu dugun targeta jende gaztea izan da; 20-27 urte bitarteko jendea hain zuzen ere. Emakumeak eta gizonak osatuko dute target hori. Xede-talde hau aukeratu dugu, garagardoa gehien kontsumitzen dutenak direlako eta iragarkian ageri diren pertsonaiak eta bertan ikusi ditzakegun ekintzak jende gaztearentzat zuzenduta daudelako.

3.-Sarrrera:

Ikerketa honekin iragarkiaren eraginkortasuna neurtu nahi dugu. Inkestan zehar aurkitu ditzakegun galderen erantzunek aditzera emango digute zein eragina izan duen iragarkia hartzaileengan eta Estrella Damm markak zein posizionamedu duen garagardo merkatuan; hau da, jendeak ezagutzen duen eta kontsumitzen duen.

Iragarkiaren oroitzapen maila jakiteko asmoarekin ere burutu dugu inkesta, horrela jakinez gure xede taldeak iragarkia gogoratzen duen eta hau Estrella Damm markarekin erlazionatzen duten.

4.-Metodologia:

Ikerketa hau burutzeko erabiliko dugun metodoa inkesta izango da. Inkesta mistoa izango da, horrela inkesta itxiak eta irekiak dituzten desabantailak saihestuko ditugu. Gainera, espero ez ditugun erantzunekin informazio osagarria geureganatuko dugu, aurretik espero ez genuena.

Egingo ditugun galderak direla eta, metodologia kualitatiboa jarraituko dugu; jakin nahi dugulako gure targetak iragarkia gogoratu duen eta ea zer gogoratu duen.

Egingo dugun inkesta pertsonari berari egingo diogu, horretarako kaleko jende arrunta aukeratuko dugu, gu kalera joanez. Guztira, 20 inkesta egingo ditugu. Inkestako galdera moten artean hurrengoak aurkituko ditugu; erantzun motaren arabera, galdera irekiak, itxiak ( dikotomikoak eta multikotomikoak ) eta mistoak; informazioaren arabera. sarrerako galdera, galdera iragazia/iragazita eta sailkapen galdera.

Aipatzekoa da, guk inkestari amaiera emango diogula inkestatuaren erantzunek ez badatozen bat hurrengo galderekin. Hori dela eta, ez dugu beharrezko erantzunik eskatuko guk burutuko dugun inkestan.

 

5.- Inkesta
 
1.- Mesedez, denbora bat eskainiko diguzu zenbait galdera erantzuteko publizitatearen inguruan?
Zure erantzunak guztiz konfidentzialak izango dira eta bakarrik izango dira erabiliak gure ikerketarako, hau unibertsitatek olana delarik.
Inkestaren iraupena 10 minutukoa izango da askoz jota
.

2.- Axola duzu esatea zein adin tartean zauden?
a-20-25 urte
b-26- 30 urte
c-31-40 urte
d-40 baino gehiago
c eta d bada erantzuna utzi inkesta egiteari
 
3.- Zein motatako garagardoa ezagutzen duzu, entzunaz bada ere?
A
B
C
D
 
4.- Zein garagardo iragarki gogoratzen duzu?
( Inkestatuak Estrella Damm etxeko iragarki bat gogoratzen baldin badu 7.galderara pasatuko gara, ez baldin badu erantzuten, 5.galderara )
 
5.- Musika hau entzunez, zer dakizu burura?
( Ez badu ezer gogoratzen, utzi inkesta. Baina erantzuna baiezkoa bada, hau da, zerbaitekin erlazionatzen duen, jarraitu 6.galderan)
 
6.- Ze markarekin erlazionatzen duzu abesti hori?
(Erantzutean ez baldin badu gure marka esaten, inkestarekin amaituko dugu. Baina Estrella Damm markarekin erlazionatzen baldin badu, galderekin jarraituko dugu)
 
7.- Ze kalifikazio jarriko zenioke Estrella Dammeko azken iragarkiari?
Oso ona
Ona
Erdipurdikoa
Txarra
Oso txarra
 
8.- Zer transmititu dizu iragarkiak?

(Inkestatuak nahi duena esan dezake; erantzuna irekia)
 
 
9.- . Iragarkiko zein elementu gogoratzen dituzu?
 (Inkestatuak nahi duena esan dezake; erantzuna irekia)
 
10.- Iragarkiko slogana gogoratzen duzu?Zein da?
 (Inkestatuak nahi duena esan dezake; erantzuna irekia)
 
11- Gogoratzen duzu non grabatu den edo zein toki agertzen den iragarkian?
 (Inkestatuak nahi duena esan dezake; erantzuna irekia)
 
 
12.- Zelan aditzondo erabiliko zenituzke iragarki hau zure lagun bati deskribatzeko?

Erakargarria
Aspergarria
Pertsuasiboa
Errealista
Originala
Beste batzuk
 
13.- Iragarkia ikusita produktua erostera bultzatu zaitu?
(Erantzuna baiezkoa baldin bada, jarraitu hurrengo galderarekin, ezezkoa izatekotan, inkestari amaiera eman)
 
14.- Zein elementuk eraman zaituzte ekintza horretara?
(Inkestatuak nahi duena esan dezake; erantzuna irekia)


Inkesta amaitu da

Eskerrik asko zure denboragatik