La publicidad vende menos pero entretiene más

1.-Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?

Denok daki sano ondo zein den publizitatearen helburua; hartzaileak mezua jaso eta bertan agertzen denari men egitea, produktu bat erosiz, jarrera zehatz bat izanez…Behin bidaiaren puntu honetara iritzita esan dezakegu gure iragarkia eraginkorra dela, ezarritako helburuak bete baititugu. Hala ere, publizitateak hamaika ondorio izan ditzake hartzailean, bai positiboak, bai negatiboak. Positiboen aldean esan dezakegu oso gutxi daudela, publizitateak gehien bat ez baitio mesederik egiten ikusleari, hala ere ikusi dezakegu Espainiako biztanleriaren %90ari ez diola publizitatearen presentzia gogaitzen, nahiz eta milaka minutuko atsedenean hamaika iragarki ezberdin ( baita berdinak ) ikusi.

Beraz, esan dezakegu, publizitate eraginkorraren ondorioei dagokionez, hau hartzailea iragarkia barneratzen duenean gertatzen dela, gerora bestelako ondorioak suposatuz.


2.- Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria?Nork ateratzen ditu etekinak egoera horretatik?

Martxan dauden legeak publizitatearen inguruan, bai Publizitatearen Lege Orokorra, bai Telebista Pribatuen Legea, oso eragin gutxikoak direla esan dezakegu. Testua irakurrita harrigarria da nola telebista kateek ez dioten kasurik egiten lege hauei eta nahi dutena egiten dute, izan ere legeak ez dira oso gogorrak ekintza desegokien erantzukizuna dutenekin. Askok nahiago dute lege hausteak dakarren ordaina ordaindu, legeak apurtzeak dakarren diru-saria askoz handiagoa baita. Hau da, lege hauek ez dute onartzen 10 minutu baino gehiagoko denbora erabiltzea publizitatea emititzeko ordu bateko emisioan, eta publizitate bolumenak ezin du emisioaren %10a baino gehiagoko bolumena izan.

Gauzak horrela, telebista kateek arau hauetaz paso egiten dute, hauek jarraitzen badituzte irabaziak baino galerak izango dituzte, esan bezala zigorra irabaziak baino murritzagoak baitira.

Beraz, ikusi dezakegu nola telebista kateek beti irabazle ateratzen diren, nahiz eta zenbait lege egon beraien ekintzak mugatzen dituztenak.

Nire ustez barregarria da, isuna irabaziak baino askoz altuagoa izan beharko lukeelako, honek bideratuko baitzuen kateen jarrera aldatzea eta telebistan dugun publizitate saturazioa murriztea.


3.- Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?

Egun, zenbat eta originalagoa, orduan eta hobeto, hori da agentzia askok jarraitzen duten leloa nire ustez. Hainbat dira ikusi ditzakegun iragarkiak produktu berdinaren gainean… Enpresek euren merkatuan bakarrak izan nahi dutelakoan, agentziei ahalik eta nabarmentasun handiena lortzeko ahaleginak egitea eskatzen diete, horrela kontsumitzaileak beren produktua izango du buruan.

Nabarmentasun maila handia lortzeko metodo berri bat aurkitu dezakegu iragarkiak egiteko momentuan. Prozesu honetan, iragarkia narrazio batean oinarritzen da, eta ez dihardu produktuaren inguruan, hau bigarren maila batean utziz. Teknika honen helburua hartzailea bere buruari bueltak ematean datza, beti ere iragarkiaren inguruan, honetan pentsatuz behin eta berriro. Honek hartzailearen jarrera aktiboa eskatzen du, nolabait bera iragarki prozesuan inplikatuz.

Azken finean, mezuan duen eragina istorioari berari garrantzia handiagoa ematea da produktuari baino, eta istorioa zenbat eta gehiago egon hartzailearen buruetan bueltak ematen, orduan eta notorietate gehiago lortuko dugu merkatu sektore horretan. Honetan datza, hain zuzen ere, iragarki “nabarmenak”.


4.- Publizitateak gehiago entretenitu baino gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?

Esan bezala ariketa osoan zehar, hainbat dira ikus-entzunezko iragarkietan aurkitu ditzakegun iragarkiak, non guztiengatik desberdinak izatea den etxe askoren helburu. Ildo honetan, sormena da egun garrantzia gehien ematen zaion faktorea iragarki prozesuan, eta honek iragarkia bera baldintzatzen du. Hala ere, sormenaren bitartez lorturiko kreatibitateak ez du baldintzatzen gure iragarkia eraginkorra izatea eta transmitizen ari garen mezua eragina izatea ikuslean, bertan agertzen den produktua erostera bultzatuz.

Egia da, testuan ikusi dezakegun bezala, egungo publizitatea oso entretenigarria dela, eta telebistan aurkitu ditzakegun saioak baino dibertigarriagoak direla. Ni, beste pertsona askoren artean – hori espero dut gutxienez- iragarki oso originalak ikusten ditut telebistan, askotan ikusten ari naizen saioa baino dibertigarriagoak izanik. Adibide moduan MC Donals etxeak eginiko iragarki sorta. Ez dut esango iragarkien tartea heltzeko desiratzen nagoela, baina baliteke katez kate ibiltzean, zerbaiten bila, askotan gelditu naizela iragarkietan dagoen katean.


Beraz, eta guztia hau laburtzeko ahaleginetan, esan dezaket saio berrien aurrean aurkitzen garela. Etorkizun hurbilean iragarkiek gure telebista kateen emisioen gehiengoa beteko dutelakoan nago, izan ere hauek dira kateentzako inbertsio iturri nagusia, iragarleek dirutza izugarria ordaintzen baitute prime timean agertzeko desioarekin. Beraz, kontuz lagunok!Aro berri bat hastear dagoelakoan nago…