Publizitatearen mugak

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Alde batetik, iragarki bati egindako salaketa epaitegira eramateko prozesu luze batetik igaro behar du, bitartean iragarlea etekinak lortuz “in-morala” edo ilegal den iragarki bat iragartzen duelarik. Bera, kasu honetan prozedura geldoak iragarleen aldeko faktore bat dela esan dezakegu.

Baina, bestaldetik, salaketa funtsik gabe geratzen bada; iragarlea inolako kargurik gabe ateraz, iragarlearen izena kaltetua ikusiko da, nahiz eta isunarik ez jaso. Beraz, berarentzako kaltegarria da salaketa bat jasotzea pertsona kopuru bati bere iragarkia legearen aurkakoa dela pentsatzen dutelako. Testuan ikusi bezala, gero eta argudio arraroagoak eta harrigarriak aurkezten dira iragarki baten kontrako salaketa jartzeko.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Benetan ez dakit. Ez dut inolako arrazoi errealik aurkitzen legea publizitate edukia zorrotzago zigortzeko eta telebistako saioak daudenean jarraitzeko. Bati aplikatzen zaion legea besteari aplikatu beharko litzaiokeela uste dut. Are gehiago iragarleek beren iragarkiak agertzeko diru mordoa gastatu behar dutenean, eta telesaioak gastatu beharrean jasotzen dute. Testuan ikusi bezala, publizitatea ordaindu behar da eta eduki telebisiboak ez, hau izanik askatasun gehiago dutenak legearen aurrean.

Lotsagarria dela uste dut!Telesaioen edukiek, bai iragarkienak kalteak sortu ditzakete ikusleengan. Beraz denentzako eskubide berdinak!

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Zintzoa izateko, inoiz ez diot honi jaramonik egin. Behin irakurrita, idazlearekin bat nator, tontakeri bat delako iragarri ezin den zerbait erosi al izatea. Berez, alkohola eta tabakoa ezin da iragarri gizabanakoaren osasunerako kaltegarria delako. Ezin bada produktu hauen gaineko publizitaterik egin, zergatik aurkitzen ditugu egunero gure saltokietan?Paradoxa hutsa!


4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Iragarleak bere iragarkia ilegalak diren iduriak edo kontzeptuak lantzen badituen gaineko zalantzak baditu AUTOCONTROL elkartera joko du, non iragarleak, publizitate agentziak eta komunikabideak aurkitu ditzakegu elkartearen buruzagitzan. Beraz, iragarleak abantaila bezala erabiliko erakunde honek emandako aholkuak, ziurtatuz bere iragarkiak ez duela legea hausten eta ezin dela salatua izan.

5) Publizitatearen profesionala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Hasiera batean, hiritar sinple bat nintzenean eta publizitatearen eta honen munduaren gaineko kontzeptu askorik ez nituenean, iragarki askok gizabanakoaren kontrako argudioak, irudiak lantzen zituztela uste nuen. Oso gogorra nintzen telebistan ikusten nituen iragarkiekin, asko sexistatzat joz.

Hala ere, egun hau guztia nahiko aldatu da. Publizitatean dihardugunok hamaika muga aurkitzen ditugu, bai iragarkia plazaratu baino lehenago, bai geroago. Ezin ditugu emakumearen irudiaren kontrako iragarkirik egin, hau izanik gehien handitzen den faktorea, egun edozein iragarki sexistatzat jotzen baita emakumearen irudia era batean ala bestean erabiltzen duelako.

Bestetik umeei zuzendutako iragarkiak kontu handiz egin behar dira, eta honekin oso ados nago, umeek oraindik oso kontzientzia gutxi dute eta erabakiak hartzen dituzte irizpide emozionaletan oinarritua. Gainera heziketa prozesuan daude eta ikusten duten edozer imitatzen dute.

Beraz, esan dezaket ez nintzelako protekzionismoaren muturrean kokatuko, ezta askatasun osoaren muturrean. Nolabaiteko erdigunea aurkitu behar dela uste dut, non edozer gauza ezin den salatu.