Post-testaren emaitzak eta ondorioak



Ondorioak aztertzen hasi baino lehen, esan beharra dago gure lagina murriztu dugula. Orotara 15 inkesta egin ditugu, zenbait zailtasunekin egin baitugu topo. Inkestatuen perfilari dagokionez, esan dezakegu galdetutakoen % 73,3a 20-25 urte bitartekoak direla eta besteak 26-30 urte bitartekoak.


Hasiera batean, gure inpresioa nahiko ona zela onartu beharra dugu, baina aurrera ikusiko dituzuen emaitzek gure harridura piztu zuten, izan ere, Estrella Dammeko Mediterraneamente iragarkiak ez baitu inork gogoratzen.


Estrella Damm-en posizionamentua ezagutuz:


Hasierako galderetan konturatu ginen inkestatuen %4,8ak bakarrik aipatzen zuela Estrella Damm gogoratzen zuten garagardo marka bezala, Heineken, ordea, %23,8ak aipatzen zuen, nondik ondorioztatzen dugu Estrella Damm marka ez dela oso ezaguna garagardo kontsumitzaileen artean, eta askoz famatuagoak direla Heineken eta Voldumm, zein bigarren postuan dagoen. Gauza bera gertatu zitzaigun hurrengo galderan, non galdetuen gehiengoak Heineken markaren iragarkiak gogoratzen zituen, San Miguelen iragarkiekin alderatuz. Honek gure ikerketaren ondorioen aurreikuspen bat egiten lagundu zigun; hau da, erdipurdiko emaitzak jasoko genituela.


Behin aztertzen ari ginen iragarkiaren musika jarrita, galdetuen %20ak; hau da, 3 pertsonek abestia Estrella Dammeko iragarkiarekin erlazionatu zuten. Galdera honetako erantzuna ez baldin bazen Estrella Damm, galdetegiari amaiera ematea erabaki genuen, gure interesa iragarki horren eraginkortasuna neurtzea baitzen. Hori dela eta 3 pertsonek baino ez ziren galdetegiaren amaierara iritzi.


Iragarkiaren elementuak aztertuz


Beraz, hiru inkestatu horiekin jarraitu genuen inkesta. Hauetako birentzat iragarkia oso ona iruditu zitzaien eta bati ona. Hirurei uda, oporrak, festa, hondartza eta giro ona etorri zitzaien burura kanta entzuterakoan. Eta guztiak musika eta lekua gogoratu zuten, baina ez iragarkiaren slogana. Guztientzat iragarkia originala, atsegina, erakargarria eta dibertigarria da. Hala ere, iragarkiak ez du inor bultzatu porduktua erostera.




Ondorioak:


Ikusitako guztiarekin, ondoriozta dezakegu iragarkia ez dela bat ere eraginkorra

izan, eta gainera ez dela hartzailearen buruetan gelditu. Nahiz eta gogoratze erraza diruen, musika dela eta, konturatu gara askok beste garagardo markarekin erlazionatzen dutela. Beraz, erlazio harremana oso txarra izan da. Hau lehiakideek abantaila gisa jaso dezakete, Estre

lla Dammrentzak kalte bat baino ez den bitartean.


Aipatzekoa da ere, musika entzutean, zein guretzako pista erraza zen iragarkia eta egilea gogoratzeko, askok udako giroarekin erlazionatu dutela. Izan ere, iragarkian entzun dezakegun kanta arrakasta izugarria lortu zuen telebistako iragarkian agertu izanagatik, eta 2009ko udako kanta entzunenen artean kokatua dago. Baita spota grabatu den tokia, Formentera, gainera galdetuen %33,3ak pentsatu izan zuen iragarkia Formentera irla iragartzeko zela.


Hau guztia ikusita eta emaitzak laburbilduz, esan dezakegu iragarki hau ez dela bat ere eraginkorra izan. Produktu eta iragarkiaren arteko harremana oso txarra izan da. Ildo berean, esan dezakegu iragarkiaren oinarria desbideratu dela, izan ere momentu oro antzeman ditzakegu irla batean gaudela, udako giroan eta festan, baina garagardo botila bigarren planoan geratzen da, ez du inolako protagonismorik. Beraz, gure ustez Estrella Dumm garagardoa iragarri beharrean Formentera irla iragartzen ari dela dirudi!