Sare sozialen eraginkortasuna

Egun, sare sozial guztiek marketing-aren herraminta bilakatu dira. Izan ere, sare sozialetan publizitatea edonon ikusteko aukera dugu, momentu oro eta guk espero gabe. Nik egunero jasotzen ditut enpresa edo bestelako irudi korporatiboen mezuak facebooken, euren laguna izateko eskaerarekin. Ez diot inori baiezkoa ematen,hala ere salbuespenak daude; Abricot denda eta Thais taberna. Hauek izan ziren lehenak, pertsona fisikoak ez zirenak, laguna izateko eskaera bidali zidatenak, eta ni, ignorantzian murgilduta, baiezkoa eman nien. Egun, Facebooka zabaldu bezain laster beraien mezuak ditut, promozioak direla, jaien antolakuntza dela…Edozer gauza aditzera emateko mezuak jasotzen ditut. Alde batetik, nazkagarria eta gogaika ezina da halako mezuak jasotzea. Bestetik, interesgarriak diren zerbitzuak eta ekintzen berri ematen dizute.

Hori dela eta, uste dut, batzuetan nahiko tresna eraginkorra dela publizitatea egitea sare sozialetan, gainera iragarleek euren marka eta produktuak iragartzeko gastatzen duten dirua oso eskasa da.

Moda kontua den ala ez zehaztea…hori bai kontu zaila. Badaude publizitatea egiteko moduak, zeintzuek azkenean erabiltzailea nazkatzen duten. Baliteke sare sozialetan iragarkiak txertatzea horietako bat izatea, baina kontuan hartu beharra dago erabiltzailea, nire ustez, nahi duenean atentzioa jarriko diola, izan ere erabiltzailea bere kontura dirau, korreoa begiratzen,argazkiak igotzen…Hori dela eta, zerbait interesgarria ikusten duenean, “klik” egingo du, bere kabuz eta inolako bannerik ustekabean agertu izanagatik.

Azkenik, eta iritzi honi amaiera emanez, nire aburuz, sare sozialek abantaila asko eskaintzen diote publizitateari, bai diru kontuagatik ( ez baitute inbertsio askorik eskatzen) bai, klasean esan bezala, target zehatza harrapatu dezakezulako eta horiekin sortzen den harremana zehatza delako, ez baitago bitartekorik, iragarlea (enpresaria, taberna…) eta hartzailearen arteko harreman “sutsu” bat baitago soilik. Baina, hala ere, badaude desabantailak, eta horiek testuan zehar aipatu ditut; hartzailea nazkatzea. Beraz, igorleek muga bat aurkitu behar dute, kontuan hartuz noiz iritziko diren hartzailearen gogaitze mugaraino hainbeste mezu bidaltzeagatik.


Esan bezala, nik Abricot denda dut, hemengo argazkian ikusi dezakezu nola facebookeko laguna izanik, deskontuak zenituela arropak erosteko momentuan. Soilik dendako bazkidea bazinen sare sozialen horren bitartez. Herraminta ezin hobea denda hau lagun bezala gehitzeko zure sarean eta publizitate zuzena egiteko zuri, niri gertatu zaidan bezala.

Horain, ariketa honen bigarren zatiari hasiera emateko ordua iritzi da!Lehenik eta behin google-en erabiltzaile bezala erregistratu nahiz, dagoeneko badudalako perfil bat Facebooken. Helbidea, zein gerora nire perfilean agertuko den, asmatutako pertsonaren izenarekin bat joatea pentsatu dut, honek sinesgarritasuna emateko perfilari, askotan emaileko helbidea eta pertsonaren izena bat etortzean, pertsona hori existitzen dela adierazten du, gutxienez hori da nik uste dudana.
Beraz, hasi dezagun esprimentua!!