Internet eta Eraginkortasuna


a)Ze publizitate formatu topatu duzu? (banner, pop-up, spam)

Bannerrak eta bideak; hau da,beste web gune batera joateko helbidea( markaren web gune ofiziala).

b) Sartutako web guneetan hurrengo marken iragarkiak agertu dira:
Addidas
Telefonica
Orange

c)
Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?

Baliteke Telefonicaren banerrak atentzioa deitu izana, ziurrenik iragarkian erabiltzen dituen kolore argitsu eta deigarriengatik.

d) Publizitatearen aurrean men egin ahal duzu?Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera iritsi zara?

Ez.

e)Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

Publizitateak interneten duen eraginkortasun maila nahiko eskasa dela iruditzen zait. Ikusleak edo hartzaileak ez du espero momentu horretan iragarki bat aurkitzea, gainera bere interesa momentu horretan bere korreoa zabaltzea, egunkari digitala irakurtzea…edo dena delakoa izan daiteke, hori dela eta publizitatea ikustean ez dio jaramonik egiten eta honetaz paso egiten du. Hala ere, iragarkiaren hartzaileak baliteke banerra atentzioa deitzea bertan ageri den informazioa berarentzako interesantea bada edo momentu horretan gai horri buruzko zerbaiten bila dabilelako, adibidez, bidai bat egiteko intentzioa baldin badu, eta Halcon Viajes-eko banner bat topatzen baldin badu dagoen web gunean, bertara joateko posibilitate asko daudela uste dut. Ildo honetan, marka ezaguneko banerrak, pop-up edo spam-ekin topatzean, bertara joateko ohitura gehiago dagoela uste dut, batez ere formatu horiek guztiz erakargarriak baldin badira, nire kasuan telefonika.

Email edo korreoetara bidaltzen den publizitatea askotan zakarrontzira bidaltzen dugu segidan. Honek erabiltzailea nazkatu dezake, baita marka edo iragarlea den enpresarekiko gorrotoa sortu. Hori dela eta, nire ustez interneten bitartez egindako publizitatea kontu handiz egin beharra dago, kontsumitzailea nazkatu barik. Hau noiz nazkatzen dugun jakitea ez da zaila, bere tokian jarri baino ez gara egin behar.

Nire aburuz, eta kontsumitzaile bezala, pop-up motatak formatua da eraginkortasun mailarik bajuena duena nire uztez. Asko dira entzundako mitoak; pantailan agertzen diren karratu horietan klikatzen baldin baduzu birus bat sartuko zaizu!Besteak beste. Hori dela eta, ez dut ondo ulertzen nola enpresa askok metodo hau erabiltzen duten publizitatea sarean zehar zabaltzeko, hartzaileak honetaz paso egiten baitu leihoa itxiz.

Amaitu baino lehenago, esan beharra dago, medio honetatik egindako publizitatea ekonomikoki errentagarriagoa dela, ez baitu hainbesterainoko inbertsiorik eskatzen. Gainera, baliteke hartzailea ez konturatzea publizitatearen aurrean dagoela eta gure iragarkia jarraitzea, iragarkiari “men” eginez. Hau gehien gertatzen da markak batek email bat bidaltzen duenean eta ez du esplizituki publizitatea islatzen, informazio bat ematen duelako produktu bati buruz, hori bai, informazio guztiz globala, marka edo enpresa horrek egiten duen produktuko ezaugarri espezifikoak gailendu gabe, baina zeharka agerian utziz bera dela esparru horretan hoberena. Nahiz eta formatu hau aldizkarietan agertu gehien bat ( batez ere emakumeei zuzendutakoetan, non depilazioari buruzko informazioa ematen dizuten eta zeharka Corporación Dermoestetica agerian usten duten ), orain dela denbora bat heziketako email bat jaso nuen, goi-mailako heziketaren garrantzia azpimarratuz eta tarteka Madrilen zegoen zentro bat iragarriz.

Beraz, eta esandako guztia nolabait laburbilduz, interneten bitartez iragarki bat zabaldu nahi dugunean, kontu handiz ibili behar gara, eta askotan hartzaile beraren azalean jarri, beste kontsumitzaile bat bagina bezala pentsatuz eta jokatuz.