Sare sozialen eraginkortasuna

Egun, sare sozial guztiek marketing-aren herraminta bilakatu dira. Izan ere, sare sozialetan publizitatea edonon ikusteko aukera dugu, momentu oro eta guk espero gabe. Nik egunero jasotzen ditut enpresa edo bestelako irudi korporatiboen mezuak facebooken, euren laguna izateko eskaerarekin. Ez diot inori baiezkoa ematen,hala ere salbuespenak daude; Abricot denda eta Thais taberna. Hauek izan ziren lehenak, pertsona fisikoak ez zirenak, laguna izateko eskaera bidali zidatenak, eta ni, ignorantzian murgilduta, baiezkoa eman nien. Egun, Facebooka zabaldu bezain laster beraien mezuak ditut, promozioak direla, jaien antolakuntza dela…Edozer gauza aditzera emateko mezuak jasotzen ditut. Alde batetik, nazkagarria eta gogaika ezina da halako mezuak jasotzea. Bestetik, interesgarriak diren zerbitzuak eta ekintzen berri ematen dizute.

Hori dela eta, uste dut, batzuetan nahiko tresna eraginkorra dela publizitatea egitea sare sozialetan, gainera iragarleek euren marka eta produktuak iragartzeko gastatzen duten dirua oso eskasa da.

Moda kontua den ala ez zehaztea…hori bai kontu zaila. Badaude publizitatea egiteko moduak, zeintzuek azkenean erabiltzailea nazkatzen duten. Baliteke sare sozialetan iragarkiak txertatzea horietako bat izatea, baina kontuan hartu beharra dago erabiltzailea, nire ustez, nahi duenean atentzioa jarriko diola, izan ere erabiltzailea bere kontura dirau, korreoa begiratzen,argazkiak igotzen…Hori dela eta, zerbait interesgarria ikusten duenean, “klik” egingo du, bere kabuz eta inolako bannerik ustekabean agertu izanagatik.

Azkenik, eta iritzi honi amaiera emanez, nire aburuz, sare sozialek abantaila asko eskaintzen diote publizitateari, bai diru kontuagatik ( ez baitute inbertsio askorik eskatzen) bai, klasean esan bezala, target zehatza harrapatu dezakezulako eta horiekin sortzen den harremana zehatza delako, ez baitago bitartekorik, iragarlea (enpresaria, taberna…) eta hartzailearen arteko harreman “sutsu” bat baitago soilik. Baina, hala ere, badaude desabantailak, eta horiek testuan zehar aipatu ditut; hartzailea nazkatzea. Beraz, igorleek muga bat aurkitu behar dute, kontuan hartuz noiz iritziko diren hartzailearen gogaitze mugaraino hainbeste mezu bidaltzeagatik.


Esan bezala, nik Abricot denda dut, hemengo argazkian ikusi dezakezu nola facebookeko laguna izanik, deskontuak zenituela arropak erosteko momentuan. Soilik dendako bazkidea bazinen sare sozialen horren bitartez. Herraminta ezin hobea denda hau lagun bezala gehitzeko zure sarean eta publizitate zuzena egiteko zuri, niri gertatu zaidan bezala.

Horain, ariketa honen bigarren zatiari hasiera emateko ordua iritzi da!Lehenik eta behin google-en erabiltzaile bezala erregistratu nahiz, dagoeneko badudalako perfil bat Facebooken. Helbidea, zein gerora nire perfilean agertuko den, asmatutako pertsonaren izenarekin bat joatea pentsatu dut, honek sinesgarritasuna emateko perfilari, askotan emaileko helbidea eta pertsonaren izena bat etortzean, pertsona hori existitzen dela adierazten du, gutxienez hori da nik uste dudana.
Beraz, hasi dezagun esprimentua!!

Internet eta Eraginkortasuna


a)Ze publizitate formatu topatu duzu? (banner, pop-up, spam)

Bannerrak eta bideak; hau da,beste web gune batera joateko helbidea( markaren web gune ofiziala).

b) Sartutako web guneetan hurrengo marken iragarkiak agertu dira:
Addidas
Telefonica
Orange

c)
Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?

Baliteke Telefonicaren banerrak atentzioa deitu izana, ziurrenik iragarkian erabiltzen dituen kolore argitsu eta deigarriengatik.

d) Publizitatearen aurrean men egin ahal duzu?Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera iritsi zara?

Ez.

e)Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

Publizitateak interneten duen eraginkortasun maila nahiko eskasa dela iruditzen zait. Ikusleak edo hartzaileak ez du espero momentu horretan iragarki bat aurkitzea, gainera bere interesa momentu horretan bere korreoa zabaltzea, egunkari digitala irakurtzea…edo dena delakoa izan daiteke, hori dela eta publizitatea ikustean ez dio jaramonik egiten eta honetaz paso egiten du. Hala ere, iragarkiaren hartzaileak baliteke banerra atentzioa deitzea bertan ageri den informazioa berarentzako interesantea bada edo momentu horretan gai horri buruzko zerbaiten bila dabilelako, adibidez, bidai bat egiteko intentzioa baldin badu, eta Halcon Viajes-eko banner bat topatzen baldin badu dagoen web gunean, bertara joateko posibilitate asko daudela uste dut. Ildo honetan, marka ezaguneko banerrak, pop-up edo spam-ekin topatzean, bertara joateko ohitura gehiago dagoela uste dut, batez ere formatu horiek guztiz erakargarriak baldin badira, nire kasuan telefonika.

Email edo korreoetara bidaltzen den publizitatea askotan zakarrontzira bidaltzen dugu segidan. Honek erabiltzailea nazkatu dezake, baita marka edo iragarlea den enpresarekiko gorrotoa sortu. Hori dela eta, nire ustez interneten bitartez egindako publizitatea kontu handiz egin beharra dago, kontsumitzailea nazkatu barik. Hau noiz nazkatzen dugun jakitea ez da zaila, bere tokian jarri baino ez gara egin behar.

Nire aburuz, eta kontsumitzaile bezala, pop-up motatak formatua da eraginkortasun mailarik bajuena duena nire uztez. Asko dira entzundako mitoak; pantailan agertzen diren karratu horietan klikatzen baldin baduzu birus bat sartuko zaizu!Besteak beste. Hori dela eta, ez dut ondo ulertzen nola enpresa askok metodo hau erabiltzen duten publizitatea sarean zehar zabaltzeko, hartzaileak honetaz paso egiten baitu leihoa itxiz.

Amaitu baino lehenago, esan beharra dago, medio honetatik egindako publizitatea ekonomikoki errentagarriagoa dela, ez baitu hainbesterainoko inbertsiorik eskatzen. Gainera, baliteke hartzailea ez konturatzea publizitatearen aurrean dagoela eta gure iragarkia jarraitzea, iragarkiari “men” eginez. Hau gehien gertatzen da markak batek email bat bidaltzen duenean eta ez du esplizituki publizitatea islatzen, informazio bat ematen duelako produktu bati buruz, hori bai, informazio guztiz globala, marka edo enpresa horrek egiten duen produktuko ezaugarri espezifikoak gailendu gabe, baina zeharka agerian utziz bera dela esparru horretan hoberena. Nahiz eta formatu hau aldizkarietan agertu gehien bat ( batez ere emakumeei zuzendutakoetan, non depilazioari buruzko informazioa ematen dizuten eta zeharka Corporación Dermoestetica agerian usten duten ), orain dela denbora bat heziketako email bat jaso nuen, goi-mailako heziketaren garrantzia azpimarratuz eta tarteka Madrilen zegoen zentro bat iragarriz.

Beraz, eta esandako guztia nolabait laburbilduz, interneten bitartez iragarki bat zabaldu nahi dugunean, kontu handiz ibili behar gara, eta askotan hartzaile beraren azalean jarri, beste kontsumitzaile bat bagina bezala pentsatuz eta jokatuz.

Publizitate eraginkortasunaren baliospena

Ikasgai honetan, bere izenak aditzera ematen duen bezala, publizitatearen eraginkortasunaz arituko gara. Hala nola, guk eginiko iragarkia eraginkortasuna izango duen jakitea ezin bestekoa da hau hedabideetara hedatu baino lehen.
Ildo honetan, publizitate eraginkortasunak lagunduko digu zehazten nolako eta zenbateko eragina izango duen gure iragarkiak.
Bestetik, publizitatea beraren eragina aztertuko dugu, adibidez publizitatearen efektu komertzialak edo psikologikoak eta bestelakoak ( emakume eta gizonen ereduen gainekoak…)
Guk eraiki, sortu egiten dugun publizitateak zer nolako eragina izango duen zehazten saiatu behar gara, ondoren hau gure xede- taldera ondo egokitzen den jakite.
Beraz, nik esango nuke publizitatearen eraginkortasunaren azterketa komunikazio-plangintza baino aurretiko prozesua dela.

Desfilean- Desfilando




Hemen dekozuez ni desfile neueneko bi foto. Lehenengokoan, CreaModa 2008, eskumatik hasite bigarrena naz; corse gorrie eta praka marroiak dekozenak. Bigarren fotoan, INEDI-Fever- 2008, erdikoa naz.

Aqui teneis dos fotos de las veces que he desfilado.La primera foto esta tomada en CreaModa 2008. Yo soy la segunda empezando por la derecha, la que lleva el corse rojo y pantalones marrones. En la segunda foto me podeis ver en el desfile que organizo la escuela INEDI de Bilbao en la Fever en el 2008. En esta foto esto colocada en el centro. Las tres llevamos diseños de la ganadora de CreaModa del 2008.




Beste batzuk- Otras fotos




















Book NoA


Fever, INEDI

by nekane...NoA











Argazkiak: Nekane Ortega
Modeloa: Iratxe Varela

Ihesean


Nekane Ortegak eginiko argazkia duzue hemen.
Oso polita eta nire ustez sentimenduz betea dago, niri haserreak dakarren amorrua transmititzen didan bitartean, mundutik ihes egiteko nahiak datoz nire burura..Maiz gure buruari esaten baitiogu" kito! hau ez da berriz gertatuko!"..iletik tiratu eta dena pikutara bidaltzeko gogoakaz....
ihesean...

udako egun batean...un día de verano..a summer day...

Hemen dituzue herriko lagun batek, Urko Lasartek, niri egindako argazki batzuk bere trebezia erakutsi nahiean eta lortuz!
Moda mundua beti izan dut gustoko eta asko gustatzen zait argazkiak ateratzea...Beraz, argazki batzuk egiteko proposamena eginez, 2008ko udako goiz batena, Kukubiltxo antzerki taldeari eskerrak emanez haien lokala usteagatik, lanari ekin genion.
Hemen txertatzen ditut berak eginiko argazki batzuk, nire ustez politenak.

Hemen duzue Urko Lasartek bere argazkiak aurkezten dituen web gunearen helbidea! Nire ustez, lan ederra egiten duzu Urko!Animo ta holan segidu!
http://www.flickr.com/photos/sugarspeaks/
















Argazkiak: Urko Lasarte
Modeloa: Iratxe Varela

Barack Obama- YES WE CAN!















Barack Obama.
Gaur, 2009ko urtarrilaren 20an lehen presidente beltzak lo egingo du Etxe Zurian. Barack Obama, jatorri afrikarrekoa, Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidente beltza dugu.

Ea Bushek egindakoak konpontzeko gai den!

Hemen duzue momentu historiko honen bideoa bat. Hau URL helbidea duzue:
http://es.youtube.com/watch?v=V6GY1i2QPPs

bestpubli Telebista


Kaixo denoi!
Hemen duzue bestpubli telebista, zein beste hiru telebista kateekin batera eskuragarri ditugun iragarki guztien berri izango duzuen.
Gure katean, izenburuak aditzera ematen digun bezala, iragarki hoberenak ikusteko aukera izango duzue. Bertan kotxeak, edariak, koloniak...eta milaka gauza desberdin iragartzen dituzten iragarkiak ikusiko dituzue. Gainera, prebentzio planak iragartzen dituzten iragarki kanpainak ere txertatu ditugu berton.
Espero dugu gure atala zuen gustokoa izatea!


mogulusekin arazoak direla eta guk jarritako programazioa baliteke ez etortzea bat telebistaren programazioarekin. Hau guk konpondu ezinean gauden araozoa da. Barkatu eragozpenak.
Programazioa:
  • 08:00 / 20:00 gmt+1: Prebentzioa, genero biolentziari buruzko iragarkiak, drogen aurkako kanpinen iragarkiak..
  • 09:36 / 21:36 gmt+1:Kotxeak eta ekintza globalak, kotxeei buruzko iragarkiak, ekintzen aurkezpenen iragarkiak, iragarkien making of etab. ikusteko aukera duzue atal honetan
  • 00:44 gmt+1:Danetarik, Atal honetan gai guztietako iragarkiak ikusiko dituzue, baita batzuen grabaketa prozesuak ( making of ) ere
  • 03:15 gmt+1:Kosmetika, hemen kolonia iragarkiak, krema iragarkiak etab. ikusiko dituzue. Orien artean iragarkien making of batzuk txertatu ditugu
  • 05:00 gmt+1:Edariak, non coca-cola, fanta, cruzcampo eta hamaika edari markek egindako iragarkiak ikusteko aukera duzuen
On demand programazioa:
  • Kosmetikari buruzko iragarkien atalaren sarrera
  • Edarien iragarkiko atalaren sarrera
  • Kotxeen, making of eta ekintzen aurkezpenaz aritzen diren iragarkien atalaren sarrera
  • Prebentzio kanpainak iragartzen dituzten iragarkien sarrera
  • Gai guztietako iragarkien sarrera

Egileak: Urtzi Picher, Maddi Monclús, Leticia García eta Iratxe Varela

Telebista kate hau Advertisment TV telebistaren barnean egongo da laster

satelite bidezko telebista

Bigarren ataza burutzeko guk satelite bidezko telebistari buruz mintzatzea erabaki dugu.
Bideo honetan satelite bidezko telebistaren trannsmizio prozesua azalduko dizuegu irudien bitartez. Ondoren, Itsaso Bilbao Atxutegi agertuko zaigu satelite bidezko telebistaren eta TDTaren inguruan duen iritzia adieraziz.


Kukubiltxoko Mari Feli Etxehandiari egindako elkarrizketa

Elkarrizketa hau ni Txorierriko Institutuan nengoela egin nion Kukubiltxoko partaidea den Mari Feli Etxehandiari. E.S.O.ko bigarren maila ikasten ari nitzen urte hartan, beraz 13-14 urte nituen elkarrizketa hau egin nuenean. Lan hau garai hartako nire euskarazko andereinoak, Maitena, agindu zigun egiteko. Duela gutxi aurkitu nuen interneten eta interesgarria iruditu zait nik egindako lehen elkarrizketa blogean jartzea, horrela nire lehen pausuak " kazetari " bezala ikusiko dituzue. Ez egin barre askorik eh??!!!

Mintzaira, 2007-2008 ikasturtea


Hemen duzue duela urte bat nire mintzairako taldeak eta nik egindako kortoa. Nik egin dudan lehen kortoa izan da. Esan behar dut arazoak izan genituela kortoaren prozesuan, hau ez baita guk erabaki genuen istorioa.
Baina arazoak arazo, azkenean lan bikaina egin genuela uste dut!

BARTZELONA

Irailaren 25tetik 28rarte Bartzelonara joan ginen lagunak egun batzuk pasatzera bertan ikasten ari den lagun baten etxera. Zapatu gauean buelta bat eman genuen trankil-trankil eta gero El bosque de las hadas tabernara joan ginen. Taberna Bartzelonako argizari museoaren alboan dago eta irtekeran museoaren zati bat ikusi genuen...

Nire neskak


Hemen dau nire kuadrie " al completo". Goien Itsaso Zorrozua, Eider Gaztelu, Matxalen Berazategi eta Itsaso Bilbao. Behean Irune Fernandez eta ni, Iratxe Varela. Lagunek gara txiki-txikitetik eta momentu onak zein txarrak pasatu doguz batera. Nire ustez, mota honetako harremanak garrantzi handikoak dira, zure haurtzaroko lagunekin kontaktuan mantentzea egun ez da gauza erraza ezta normala.

Beraz, aprobetzatu behar dogu ez?!!