Publizitate Sexistari begira


1.-11822-MoviStar:

Iragarki honek ez ditu sexista izateko baldintzak betetzen, izan ere ez ditugu halako baldintzarik iragarkian zehar aurkitzen. Entzun daitekeen over ahotsa emakumearena da, bera iragarkiaren protagonista izanez. Baliteke emakumearen irudia iragarki honentzako egokia izatea, esaten baita emakumeok sentiberagoak garela oroitzapenekin, eta kasu honetan, emakumea txikitako lagunekin batzen da MoviStar-ek bere lagunen telefono zenbakia eman diolako.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048595012501/11822.1.html

2.-Barcelo Hoteles y Resort:


Nahiz eta iragarkiaren over ahotsa gizonezkoarena izan eta emakumea alo batera ustea, ez dut uste sexista den iragarki baten aurrean aurkitzen garenik. Esan beharra dago iragarkiaren protagonista gizona dela, baina hau gerta liteke bera delako oporrak antolatu eta prestatzen dituelako. Honi gehituz, gizona etxeko buru bezala agertzen dela, familia bati bere atzetik duelarik.
Faktore horiek iragarki sexista izatea ahalbidetuko zuten, baina ez du emakumea gutxiesten, ezta bere gorputza objektu bezala erabiltzen. Beraz, nire aburuz, ez gaude iragarki sexista baten aurrean.
http://www.youtube.com/watch?v=XmsVy31rWBo

3.-Vanish:

Nire ustez,nahiz eta ez entzun ezta ikusi ere gizonik iragarkian zehar, sexista den iragarkia dugu hau. Izan ere, emakumearen rola etxeko lanak egitea da, bera arduratuz arropa garbitzeaz eta halako gauzak egiten. Aipatzekoa da ere nola iragarkiaren hasieran agertzen diren neskatilak emakume nagusi bat bezala janztea eta makilatzeak rol bat identifikatzen duela, eta horrek sexismoa daramatzala uste dut. Beti emakume galanta eta etxeko lanaz arduratuta den emakumea islatzen digun iragarkia dugu,sexismo kutsu txikiarekin.
http://www.youtube.com/watch?v=PNgn5N0qS6E

4.-Honda Civic:

Nahiz eta iragarki honetan entzun dezakegun over ahotsa gizonezkoarena izan, ez dut inolako irizpiderik aurkitzen iragarki sexista bezala identifikatzeko, beraz, ez da sexista.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048523012501/honda.1.html

5.-Aquarius:

Ez, ez dugulako inolako irizpiderik aurkitzen iragarki sexista bezala identifikatzeko. Hala ere, baliteke batzuek diskriminatzaile den iragarki bezala ikustea, emakumearen presentzia ia minimoa delako. Baina salbuespenak salbuespen, ez dut uste sexista denik, ez baitu ikusita irizpiderik jarraitzen.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048301012501/aquarius.1.html

6.-Voll Damm:

Iragarki honek emakumea barregarri usten duela uste dut, baina soilik ezaugarri edo jarrera zehatz bat duen emakumea. Hori dela eta ez dut uste sexista denik. Izan ere, iragarkian zehar bestelako emakumeak agertzen dira, protagonistarentzako “normalak” direnak.
Beraz, eta lehen ikustaldian, arreta askorik jarri gabe iragarkian, sexista dela pentsa dezakegu, baina faktore guztiak azterturik, antzeman dezakegu ez duela iragarki sexista izateko irizpiderik jarraitzen.
http://www.youtube.com/watch?v=H7Ip3jE7oF4

7.-AXE:

Inolako dudarik gabe, guztiz sexista den iragarki baten aurrean gaudela esan dezakegu. Ez du soilik emakumearen irudia barregarri usten, baita objektu bezala erabiltzen, sexurako objektu bat izango balitz bezala.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048183012501/axe.1.html

8.-Viceroy:


Ez dugu irizpiderik aurkitzen iragarki hau sexista den esatek. Hala ere, kontuan hartu beharra dago gizonezkoei zuzenduta dagoela, hori dela eta protagonista gizona da, emakumearen presentzia minimoa izanez.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048171012501/viceroy.1.html

9.-Central Lechera Asturiana:


Iragarki honek ez ditu inolako ezaugarririk edo irizpiderik jarraitzen sexista bezala kalifikatzeko.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048259012501/central-lechera-asturiana.1.html

10.-Repsol:

Iragarki honek ere ez du sexista izateko irizpiderik jarraitzen.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048296012501/repsol.1.html

11.-La Caresa:

Ez da iragarki sexista, ez baitu sexista izateko ezaugarririk ezta irizpiderik jarraitzen.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048050012501/casera.1.html

12.-Panrico:

Ez da irizpiderik aurkitzen iragarki hau sexista bezala kalifikatzeko.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1047973012501/panrico.1.html

13.-Orange:

Iragarki hau ez da sexista.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048002012501/orange.1.html

14.-Sunny:


Ez gara iragarki sexista baten aurrean aurkitzen.
http://www.youtube.com/watch?v=FuzMumbc0EQ&NR=1&feature=fvwp

15.-Metro de Madrid:

Iragarki hau sexista den adierazteko ez ditut arrazoirik aurkitzen. Hala ere, gizona da momentu oro agertzen dena, bera izanez semeaz arduratzen dena, nolabait, familiako burua bezala aurkezten digute, baina hau ez da arrazoia iragarkia sexista bezala identifikatzeko. Beraz, ez da.
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048040012501/metro-madrid.1.html

Gogoeta:

Iragarki guztiak kontuan izanda, onartu beharra daukat zenbat iragarki identifikatzeko zalantzak izan ditudala. Nire ustez, nahiz eta irizpide batzuk izan zeintzuek iragarkia sexista den ala ez adierazten digutenak, oso iragarki sexista gutxi aurkitu ditudala. Hala ere, esan beharra dago jendeak asko esajeratzen duela, eta bakarrik gizon bat agertzeagatik iragarki guztian zehar sexista bezala identifikatzen dute, emakumea baztertzen duelako. Baina nire ustez, honek ez du esan nahi iragarki hori sexista denik, baizik eta batzuetan gizona izan daitekeela targeta, beste batzuetan emakumea den bezala. Hala ere, ohituta gaude emakumea ikustea etxeko lanak egiteko beharrezkoak diren produktuak iragartzen dituzten iragarkietan, eta kasu horietan iragarkiak sexista bezala identifikatzen dira, rol zehatz bat atxikitzen zaiolako emakumeari.
Kasuak kasu, nire ustez iragarkiak sexistak diren ala ez adierazteko adituek eskainitako irizpideak ez dira guztiz egokiak, askotan gizona protagonista den iragarki bat aurkitu dezakegu, non over ahotsa gizonezkoa den eta emakumea ez den agertzen. Kasu horietan iragarkia sexistatzat jo beharko genuke?
Nik uste dut salbuespen asko daudela kontua honetan…